XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mintza, Jauna; zure morroi hau entzuten dago.

Zuk dauzkazu betiko biziaren hitzak.

Homiliarako argibideak - Joan zen igandean Jerusalenerako bidearen atarian geundela esaten genuen.

Gaur irakurri dugun ebanjelio zatiarekin hasten da zehatz Jerusalenerako bidea.

Jerusalenerako bidea hartu zuen adore haundiz (Ebanj.).

Berriro ere argi ikusten dugu Jesusen zoria nolakoa den.

Eta argi ikusten da Jesusek eta ikasleek ez dutela berdin ulertzen Jesusen misioa.

Misio horren haritik, hain zuzen, ulertu beharko ditugu Jesusen jarraipideak eskatzen dituen baldintza erabateko eta erabeteko horiek, ebanjelioak zehazten dituenak alegia.

- Jesus Jerusalenera dihoa.

Badaki zertara. Hiltzera.

Gizonen esku jartzera. Adorez doa.

Aitaren borondatearen eskutik.

Ez du beste segurantziarik nahi.

Ezta samariarrek eman diezaiokeen babesik ere.

Horiek ez dute onartzen, gero Jerusalenen onartuko ez duten bezala.

Denetan baztertua.

Baina, Jesus ez da etorri besteek zerbitza dezaten.

Horregatik ikasleen erre-minak ez du hemen tokirik.

Jesusek kontrako jarrera horiek denak bereganatuak, onartuak, dauzka.

Mesiatasuna ez da gogorkeriaz eta derrigotuz erakusten.

Kontrakoak onartuz eta zerbitzua burutuz baizik (Ebanj.).

Hori argi dauka Jesusek.

Aurreko igandean esana geratu zen.

@- Jesusen jarraipideak dituen eskakizunak azpimarratu nahi dira gaurko Jainkoaren Hitzean.

Horretara garamatza lehenengo irakurgaiak behintzat.

Eliseo bere eguneroko lanean ari da.

Eta handixe deitzen du Jainkoak.

Eliseok dena utzi, gurasoak agurtu eta deia onartuko du bete-betean.

Lehengo guztia uzten du (idi parea opaldu, lan-tresnak erre).

Jainkoaren deia horrelakoxea da (Ik. 1. irak.).

Jesusen jarraipideak ere jarrera jakin batzuk eskatzen ditu.

Hiru ikus ditzagun: 1) Jesusen jarraipenak segizio itsua eskatzen du, itsu hitza bere onean ulertuta: Jesus beste segurantziarik ez da behar.

Gizonaren Semeak ez du burua non etzanik.

Jesusi jarraitu nahi dionak ezingo ditu badaezpadako beste segurantzia batzuk asmatu.

Bilutsik, erabat Hartaz fidaturik, jarraitu behar dio.

2) Jesusen jarraipideak beste guztia bigarren maila batean uztea eskatzen du.

Jesus da aurrena eta bakarra.